Author Topic: Itsasertzean  (Read 2307 times)

Kresala

  • Usuario Avanzado
  • ****
  • Posts: 2212
Itsasertzean
« on: September 17, 2008, 02:19:56 AM »
Itsasertzean

Ezin hobea dena zenean
itzala eta ilunpeak onez onetara,
zoriontasuna lainotu egin zitzaidan,
bakardadearen sokez lotuta
geratu egin nintzen itsasertzean.

Bete ninduen kamusadak
bizitza eta heriotza batera nintzen
hura bai goibelaldi, bai desesperantza!
non zeunden zeu bienbitartean?
zergatik joan nahi izan zenuen nireengandik?
esaidazu, behingoz, zergatia,
nirea ez ote zen maitasuna?

Joatea txarrena ez dela badakit,
inoiz ez zinela etorriko, bai, ostera;
orduandanik zure oroitgarriarekin nago
txoriei behatuz,
bekaiztuz euren askatasuna,
haiek urtero ihes egiten
baina gero bihurtzen dira leku berberera.

Zuk, ez, zu enbat bezalakoa,
errausten, birrintzen eta suntsitzen dituzuen loreak
buztantzen hasten direnean.

Elurrak zugaz pentsarazi dit,
bart, txuriz jantzita guztia zegoenez gero,
gaur, desagertu izan da.

Zure maitasuna bezala, bat batean;
esan ote diezadakezu zergatik amaitzen den?
zuk eman, zuk kendu ote baita?
maitasuna betirakoa ez bada
neuk nahi dut hilezindu
olerkiak idatziz, olerkiak zuretzat,
ba zurekin, nahiz eta zu gabe,
zurekin, naiz, itsasertzean.